XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Ogasun eta Finantza Saila

FISKO POLITIKA

Uztailaren 28ko 3/1992 Foru Dekretu Arauemailea, tributu alorreko presazko neurriei buruzkoa.

Aurrekontuko presazko neurriei buruzko uztailaren 21eko /1992 Erret Dekretu-Legeak Bizkaiko tributu sistemari nahitaez moldatu behar zaizkion zenbait aldarazpen biltzen ditu, indarreko Ekonomi Itunean xedatutakoarekin bat etorriz.

Hori dela bide, Ogasun eta Finantzen foru diputatuak proposatu, herrialde historikoko legeria erregimen amankomunekoari egokitzeko Foru Aldundiari foru dekretu arauemaileak epaizteko ahalmena ematen dion urriaren 9ko 6/1991 Oinarriei buruzko Foru Arauak emandako eskuespena erabiliz, eta Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, 1992.eko uztailaren 28ko bileran, eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe XEDATU DUT:

Lehen artikulua.

Balio Erantsiaren gaineko Zergako tasa orokorraren aldarazpena.

Bat.

Ondoreak 1992.eko abuztuaren 1az geroztik izango dituelarik, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 16ko 8/1986 Foru Araueko 27. artikuluko 1. atala honako era honetara geratuko da idatzita:

1. Zerga 100eko 15eko tasaren arabera exigituko da, hurrengo artikuluetan xedatutakoetan ezik.

Bi.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 16ko 8/1986 Foru Araueko 16. artikuluko 6. zenbakia aldaraziko da, ondoko testu hau duen hirugarren lerroalde bat erantsiko zaiolarik:

Zerga tasak gora badaitez, zergaren subjektu pasiboak diren enpresari edo profesionariak ez diren destinatariei jasanarazitako kuoten gorakada dakarren zuzenketa, zerga tasa berriak indarren jartzen direneko hilabetean egin ahal izango da.

Bigarren artikulua.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako eskalen aldarazpena.

Bat.

Haren ondoreak honako foru dekretu arauemaile hau indarrean jarri eta gero 1992.ean amaitzen diren zergaldien zioz sortzen den zergari doazkiolarik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 7/1991 Foru Araueko 74. artikuluko lehen atalean jasotako eskala ondoko honen bidez ordeztuko da:

Oinarri likidagarria pezetataraino / Kuota osoa pezetatan / Gaineko oinarri likidagarria pezetataraino.